NeuropsikologiaNeuropsikologia.html
Fisioterapiafisioterapia.html
Terapia Okupazionala
Integrazio Sentsorialaintegrazio_sentsoriala.html
Kontaktuakontaktua.html
Argazkiakargazkiak.html
Berriakinteresgarria.html

Garatu garapen nahasteak dituzten haurrei tratamendu kliniko eta arreta integrala eskaintzeko sortutako zentrua da.

Garatu pediatria arloan prestakuntza berezia duten profesionalen talde batek osatua dago, arlo motorean, kognitiboan, prozesamendu sentsorialean eta emozionalean arazoak dituzten haurrei laguntza emateko.


Gure helburua haur bakoitzarentzat programa espezifikoak garatzea da behar dituen gaitasunak lantzeko. Haurraren trebetasunen garapenean ahalbidetu , eta arrakasta gehien lortzeko gaitasuna sustatu eta hobetzeko.Autonomia maila gorena lortzeko, beren familia eta gizarte ingurunearen integrazioa eta parte-hartze aktiboa sustatzeko.


Guraso zein beste arloetan lan egiten duten profesionalei aholkularitza eskaintzen diegu. Haur hauen garapenerako helburu berdinak edukiz norabide berean lan egin eta horrela lorpen handiagoak izatera iristeko.


Garatuko profesional taldea fisioterapeuta, terapeuta okupazional eta neuropsikologo batez eratua dago.


Garapenean arazoak dituzten haurrentzat laguntza zerbitzuak eskaintzen ditugu. Diagnosi ezberdina duten haurrekin egiten dugu lana, garun paralisia, kalte zerebrala,

Autismo Espektroaren Nahasteak, Arreta Defizita, Hiperaktibitatea, Espina bifida, Koordinazio garapeneko nahastea, atzerapen motorea etab.

Diagnostiko espezifikorik ez duten haurrak baina eskolan, jolasean edo eguneroko ihardueretan parte hartze funtzionala mugatzen duen edozein baldintza motore, kognitiboa edo portaera arazoak dituztenentzako ere laguntza programak diseinatzen ditugu.



Terapia okupazional pediatrikoa osasun arloko lanbidea da, garapen motorean, kognitiboan, prozesamentu sentsorialean zailtasunak dituzten haurrei autonomia maila lortzea du helburu.

Terapeuta okupazionalak eguneroko jardueratan autonomia bermatzeko nahita ezkoak diren konpetentziak lantzen ditu haurrekin. Janzkera, alimentazio, esfinterren kontrolerako zein higienerako beharrezkoak diren gaitasunak lantzen dira.

Garapenean arazoak dituzten haurrek jolasteko arazoak izaten dituzte. Eta ondorioz ez dira jolasak ematen duen onurataz baliatzen. Haurrak gaitasun motore, kognitibo zein emozional lortzeko funtsezkoa da jolasa. Jolaserako beharrezkoak diren konpetentziak lantzen ditugu: jostailuak hartu eta maneiatzeko patroi motoreak, jolas ekintzak planifikatu eta burutzeko gaitasuna, binakako eta taldeko jolasean parte hartzeko gaitasunak lantzen ditugu.

 

Terapia okupazionaleko zerbitzua haur hauentzat zuzendua dago:

-Garun paralisia

-Kalte zerebrala: Traumatismo kraneoenzefalikoak, ICTUS-a, tumore zerebralak etab.

-Garapen orokorreko nahasteak: autismoa, Asperger Sindromea, etab.

-Koordinazio garapeneko nahastea

-Down Sindromea

-Idazketa prozesuan zailtasunak dituzten haurrak

-Eta jolaserako, eskolako eta eguneroko jardueratan mugatzen duen ezaugarriak dituen edozein haur.