NeuropsikologiaNeuropsikologia.html
Fisioterapiafisioterapia.html
Terapia Okupazionalaterapiaokupazionala.html
Integrazio Sentsorialaintegrazio_sentsoriala.html
Kontaktuakontaktua.html
Argazkiakargazkiak.html
Berriakinteresgarria.html


IDAZKETA GARATUZ


Idazketa Garatuz, idazketan arazoak dituzten haurrentzako interbentzio programa bat da.

Idazkera egokia izatea haurraren errendimendu akademikoan lagungarri da. Ikerketa estudio batzuen ondorio bezala, idazkera, konpetentzia kurrikularrak lortzeko aurrebaldintza bat dela onestu dute (Graham, Berninger, Abott eta 1997 Whitaker-a) (Graham eta 2000 Harris-a); haurraren idazkera, bere gaitasun kognitibo eta pertzeptiboen isla delarik.

Gero eta haur gehiago dago idazkera edo grafomotrizitate arazoak dituztenak. Zenbait ikerketen (Karlsdottir & Stefansson 2002) emaitzek argitara eman dute, Lehen Hezkuntzan dauden ikasleen %20ak idazkera arazoak dituela. Idazkerako zailtasun mota (jariakortasun gutxi, letra eraketan zailtasunak, kurtsiban idaztearen ezintasuna, inbertsioak, eskuan mina edo beste adierazpen batzuk), eta maila desberdinak daude, ondorioz tratamendu ezberdinak behar dituzte. Nahitaezkoa da beraz, arazoaren eragilea/k  identifikatzea, urritasun motore, kognitibo edo/eta prozesamendu sentsorialeko gaitasunak baloratuz. Gabeziak identifikatu eta tratamendu egokia martxan jartzea.

PROGRAMAREN DESKRIBAPENA

Programa hau Lehen Hezkuntzako 6-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

Adin bitarte horretan idazkeraren garapenak paper oso garrantzitsua du, haurrak idazkerako mugimenduak automatizatzen baititu.
Programa honen iraupena 16 astetakoa da eta haurrak astean behingo saio bat jasotzen du.
Saioen zuzendaritza eta diseinua terapeuta okupazional baten esku daude.
Lan saioetan idazkerarako nahitaezkoak diren aspektu motore, pertzeptibo eta prozesamendu sentsorialeko gaitasunak lantzen dira:

1.-Motrizitate orokorra: Koordinazioa, indarra , beso eta enborraren egonkortasuna, gorputz eskema  etab.
2.- Motrizitate fina: Eskuaren indarra, manipulazio-trebetasunen eta bi gorputz aldeen integrazioa etab.
3.- Aspektu bisuomotore eta pertzeptiboak: Trebetasun pertzeptiboak 2Dn eta 3D, begien mugimendu koordinatua, mugimenduaren  norabidea etab.
4.- Idazkera-trebetasuna: mugimenduaren jariakortasuna, irakurgarritasuna, letren osaketarako patroi motorea etab.

Horrez gain aspektu sozial, kognitibo eta komunikatzeko gaitasuna ere landuko dira.

PROGRAMAREN HELBURUAK

Haurraren idazkera garapena erraztuko dugu, idazkerarako beharrezkoak diren gaitasun motore, eta pertzeptiboak landuz.

Jolasaren bitartez landuko dira helburuak, ikasitako trebetasunen orokortzea erraztuz. Haurrak bere gorputzarekin eta mugimenduarekin gozatu eta esperimentatuko du.
Programaren helburua, haurrak idazkeran dituen arazoak identifikatu eta tratamendu goiztiarra ematea da. Horrela haurraren errendimendu akademikoan arrakasta indartuz.


INFORMAZIOA

943254616

cdigaratu@gmail.com

interesgarria.html
ITZULIinteresgarria.html