NeuropsikologiaNeuropsikologia.html
Fisioterapiafisioterapia.html
Terapia Okupazionalaterapiaokupazionala.html
Integrazio Sentsorialaintegrazio_sentsoriala.html
Kontaktuakontaktua.html
Argazkiakargazkiak.html
Berriakinteresgarria.html

        Zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu haur eta familia

        bakoitzari egokituak.


-Arreta goiztiarra. Diagnostikoak zehatzak edo garapen nahastea arrisk.uan dauden 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako programa bereziak burutzen ditugu


-Banakako lan saioak eta talde txikitako lan saioak. Fisioterapia, terapia okupazionala edo neuropsikologiako banakako saioak egiten ditugu. Gainera, haur talde txiki eta homogeneoetan ere gaitasun espezifikoak lantzeko taldekako saioak ere egiten ditugu. Talde saio hauen helburua jolasaren bitartez idazketarako, janzkerarako, jolaserako beharrezkoak diren gaitasunak lantzea da.


-Tratamendu intentsiboak. Lan programa bereziak diseinatzen dira egunerokoan klinikara etorri ezin diren haur eta familientzat.


-Etxez etxeko zerbitzua. Familia eta profesionalaren ikuspuntutik abiatuta beharrezkoa den kasuetan lan saioak etxean egiten ditugu.


-Eskolako parte hartzearen balorazioa eta eskolako profesionalei aholkularitza zerbitzua. Eskolako profesionalekin elkarlana egingo da. Haurrak kurrikulum-ean dituen zailtasunak baloratu eta kurrikulum-a egokitzeko aholkularitza emanez, haurraren errendimendu akademikoa hobetzeko.


-Guraso eta familientzat Hezkuntza programa: Haurraren maneiuan duten familien beharretan  oinarrituz gurasoentzat laguntza hitzaldiak emango dira.

Garatu_euskeraz.html
Norentzat.html
zer_egiten_dugu.html