NeuropsikologiaNeuropsikologia.html
Fisioterapiafisioterapia.html
Terapia Okupazionalaterapiaokupazionala.html
Integrazio Sentsorialaintegrazio_sentsoriala.html
Kontaktuakontaktua.html
Argazkiakargazkiak.html
Berriakinteresgarria.html


GURASO ESKOLA



Guraso Eskola gurasoei seme-alaben heziketa-prozesuan lagungarri diren ezagutzak eskuratzeko formakuntza programa da.

Askotan gurasoak bakarrik sentitzen dira seme alaben heziketaren erantzukizunen aurrean, eta egoeren konplexutasunarekin gaindituta ikusten dira.

Guraso Eskola programa eremu desberdinetan antolatu daiteke, ikastetxe, guraso elkarte…


PROGRAMAREN DESCRIBAPENA

Guraso Eskola Neuropsikologo batek diseinatutako programa pedagogikoa da.

Haurraren heziketarekin erlazionatuta dauden tematika ezberdinak lantzen dira. Gai bakoitza tailer parte hartzaile eta dinamikoen bidez lantzen da.
Gurasoei aholkularitza zerbitzu bat eskaintzen zaie, bakoitzak bere seme-alaba hezteko modu propioa aurki dezan, eta horrela heziketa-erantzukizunei aurre egiteko gaitasuna indartuz.
Gurasoek beraien egonezinak eta esperientziak partekatzeko ingurunea eskaintzen da.


PROGRAMAREN HELBURUAK


Gurasoei erreminta desberdinak eskaintzea,  dinamika pertsonalak eta familiarrak ulertzeko eta beraien arazoei alternatibak aurkitzeko, bizi-kalitatea hobetuz. Eta haurraren garapena arlo guztietan bultzatuz.
Gurasoak seme alaben heziketa prozesuan beharrezkoa den formakuntzaz sentsibilizatzea, eta konpromisora iristea.


LANDUKO DIREN GAIAK


1. Gure burua guraso bezala ikusiz: Helburuak: Autoritatea etxean.

-Familia dinamika eraikitzeko prozesuan gurasoen irudiaren garrantzia.

-  Aita- Ama irudiaren garrantzia identifikatzea seme-alaben heziketarako.

-Familia bizitzaren antolaketan autoritatea elementu garrantzitsu bezala ulertzea.


2. Autoestimua familiaren barrenean.

-Heziketa maitasunean eta afektuan oinarritzea.

-Seme-alaben autoestimua indartzeko aukerak eta elementuak eskaintzea.

-Familia barneko lotura afektiboak sendotzea.


3.  Lan eta ikasteko ohiturak jorratu.

-Ikasketa ohiturak etxetik jorratuz.

-Seme-alabei lanerako eta ikasteko denbora antolatzeko ohiturak jorratzeko adibideak eta erremintak eskaintzea.

-Jokaera patroi egokiak bultzatzea, haurraren autonomia indartuz.Final del formulario


4. Familiaren barrenean komunikazio asertiboa bideratu.


-Komunikazioa familia barneko mekanismo eraginkor bezala sentitu.

-Komunikazio asertiboa eta eraginkorra izateko erremintak  eskaintzea.

-Aita-ama eta guraso- seme arteko elkarrizketa indartu, familiaren bizitzan proiektatuz.


5. Heziketarako jarraibideak: Arau eta mugen ezarpena.


-Famili barneko arauen ezarpenaren  garrantzia.

-Arauen funtzionamendu egokirako estrategiak barneratu.

-   Famili kide bakoitza era indibidualean identifikatu, norbanakoaren betebehar

eta eskubideekin.

6. Seme alaben portaera eta ohitura egokia bultzatzeko.

-   Seme-alabengan konpetentzia osasungarriak sortzeak guraso bezala duen

garrantziaz jabetzea.

-   Bizitzako etapa desberdinetan seme-alabek izaten dituzten aldaketak era

positiboan bizitzea.

-   Seme-alabak zeharkatzen dituzten aldaketa fisiko eta emozionalak ezagutzea.

7. Bizitza-proiektua eta aisialdiaren erabilera.

-   Aisialdiaren erabilera egokia eta bizitza pertsonalerako proiektua gurasoengan sustatzea

-   Seme-alabek beraien bizitza-proiektua eraikitzeko lagungarriak diren

erremintak eskaintzea.


INFORMAZIOA

943254616

cdigaratu@gmail.com

interesgarria.html
ITZULIinteresgarria.html