NeuropsikologiaNeuropsikologia.html
Fisioterapiafisioterapia.html
Terapia Okupazionalaterapiaokupazionala.html
Integrazio Sentsorialaintegrazio_sentsoriala.html
Kontaktuakontaktua.html
Argazkiakargazkiak.html
Berriakinteresgarria.html


MUGITUZ GARATU


Jolasean oinarrituta dagoen aktibitate programa bat da, 2 urtetik 6 urte arte duten haurrei zuzendua.

Programa haurraren garapen psikomotorea eta emozionala errazteko eta aprendizaian laguntzeko diseinatua dago.

Haurraren ahalmen esploratorioa azaleratzeko giro eta ingurune egokia eta segurua eskainiz.


PROGRAMAREN DESKRIBAPENA


Programa Integrazio Sentsorialaren Modeloan (J.Ayres) oinarrituta dago.

Programa haurraren garapen psikomotoreak etorkizunean konpetzentziak lortu ahal izateko duen garrantzian oinarritzen da.
Saio guztiak egitura berdina jarraitzen dute, saioaren hasieran haurrak esperientzia sentsoriala jaso dezan, input bestilular, propiozeptibo eta taktila duten jolasak eskaintzen zaizkio.

Ondoren gaitasun motore konplexuagoak lantzeko jolasak egiten dira, esku trebetasuna,gaitasun bisuomotorea edo planeamendu motorea lantzeko jolasak eginez.
Horretaz gain komunikatzeko gaitasunak, arazoen haurrean estrategiak topatu,eta jokaeraren auto-kontrola zein beste gaitasun sozial eta emozionalak lantzen dira saio guztietan.


PROGRAMAREN HELBURUAK


Programaren helburua aprendizai multisentsorialaren bitartez haurraren garapen motore, kognitibo,emozional eta soziala bultzatzea da.

Haurrak bere gorputz eskema eta gorputzaren kontzientzia hobetuz, bere mugimenduen kontrola izatera iristea da helburua. Horretarako bere biziko garrantzia du haurrak estimulu bestibular, propiozeptibo eta taktilaren prozesamentu egokia lortzea. Horrela. haurrari bere gorputza kontrolatu eta mugimenduak planifikatzeko eta lateralitatea definitzeko oinarria sustatuz.
Integrazio sentsoriala arlo motorearen gaitasunaz gain, atentzioa, jarrera, aprendizaia eta gaitasun emozional orekatuak izateko ezin bestekoa da


MUGITUZ GARATU PROGRAMA


Programa azarotik ekainera bitartean egingo da.  Eta haurra astean behineko jolas saioetara etorriko da, jolas saio bakoitzak ordu beteko iraupena izanik.
Talde txikietan ematen diogu haurrari arreta, 2-3 haur bitartean izaten ditu talde bakoitzak.
80€-eko hileko kuota ordainduz.


INFORMAZIOA

943254616

cdigaratu@gmail.com

interesgarria.html
ITZULIinteresgarria.html